XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkontideen mixeriak

Afarian geundela, gure ezkonlagun ustez modelikoak elkarri gaizki esaka ikusi genituen; zirika hasieran, sekulakoak esaten geroago eta gorrotoz akabuan.

Gizon-emakumeen arteko harremanak ezinezkoak baina era berean halabeharrezkoak direnez, esaerak dioen lez, ba hasieran ez nintzen larregi arduratu.

Gerotxoago, berriz, zutabe honek behartu egin ninduen hausnarrean jartzera.

Ezkontza-kontu hori ibili nuen buruan, batez ere.

Zehazkiago, etxe banatan bizi diren lagunak bat-batean ezkonduak bihurtzen direneko egoera; alegia, gure aita-amen modura, gixajoak, apenas elkar ezagutu gabe ezkondu egiten zirenak, eurak bakarrik egotetik mundua haurrez infektatzera dedikatu zirenak.

Oso polita izan behar du horrelako pertsonentzat ezkongai-aldiak, bolada marabilosoa.

Ezkongaietan hortxe egoten da mutila, zinemaren atarian neskaren zain, eta maiteñoa ailegatzen denean... bai xarmanta, irribarre eternal horrekin...

Eta neska ere hortxe egoten da, mutil eder eta galaiaren aurrean, ze atsegina eta adeitsua, paseatzeko zaletasun erromantiko horrekin...

Une horretan perfektua iruditu behar zaie guztia.

Ez da gauza bera egun batetik bestera gurasoekin bizitzetik ezkontidearekin bizitzera iragatea.

Astebete, urtebete, lau, bost edo hamar urteren buruan, momentu jakin batean, neskak ez du hain ederra ematen.

Eta mutilaren sabel puztua ere patetikoa da, eta botatzen dituen puzkerrak eta korroskadak nazkagarriak.

Lehen ez zuen horrelakorik egiten.

Lehen, jakina, arazorik batere ez zegoen lauzpabost orduz behar fisiologikoak ezkutatzeko; orain, ordea, azkura izanez gero potroak igurtzi behar dituzu, sudurzulotik mukia atera eta hilerokoarekin lotarakoan kuleroak jantzi ohea ez zikintzeko.

Eta sexuaz zer esan? Lehengo txortaldi ugariak errezesioan dabiltza orain.

Pasioa gain behera doa eta asperraren inertzia ebitaezina da.

Gainera, badira gauza asko aipatu ere egiten ez direnak are gutxiago euskaldun txintxoon egunkarian; adibidez, lehen bazituzten beren zaletasun ezkutuak; orain masturbatu ere ezin dute bakean egin, besteak iraintzat edo eznormaltzat har dezakeelako.

Ondo merezia dute, filmetan sinesteagatik.